1813 zizelkatu zioten harginek sarrerako atearen arkuan.
Liburu, aterki, argazki eta sekretuz beterik aurkitu genuen Xurdainea eta izenaren jatorria ere jakingura bilakatu zitzaigun.

Nafarroako bailara honetako baserri gehienen antzera, etxebizitza erabilera lehenengo solairuan zeukan, ukuilua behekoan eta teilatupean mandioa. Eraberritze lanetan hiru solairuak atondu dizkiogu etxebizitza erabilerarako.

Xudainean buruturiko lana integrala izan da baina jatorrizko egituraren %90 mantenduz. Harrizko oinarriak, haritzezko zutabeak, habeak eta solibak eta gaztainazko lata, guztia dagokion lekuan mantendu dugu: bertan.

Barne banaketari dagokionez, lehenengo solairukoa jatorrizko distribuzioa errepikatuz berreraiki dugu, iparraldeko eta hegoaldeko egongelen alde banatan logelak kokatuz.

Eraberritze prozesua zoragarria izan da, partehartu duten denei esker. Errespetuak, samurtasunak eta langileen jakituriak eta abileziak egin dute bat Xurdainean. Eta hemendik aurrera, lehena, oraina eta geroaren arteko aterpe ederra izango da.

KOKAPENA
Donamaria, Nafarroa
DATA
2021
BURUTURIKO LANAK
Obra integrala.