1560 urteko baserri errenazentista zuratua dugu Jandustegi.

1670-80 urtean zenbait aldaketa egin zituzten baserrian: ordurarte zurezkoa zen ganbarako itxitura ageriko adreiluz estaliz eta egurrezko atari-buruaren erdian zutabe berria kokatuz, besteak beste.

Beranduago, 1850 urte inguruan, bihurtu zuten baserria familiabikoa.

Jandustegi baserriak agerian ditu zer garaitakoa den salatzen duten elementuak: oinarritik teilaturaino luzatzen diren pieza bakarreko haritzezko pilareak, ziriak eta enararen hegalaren forma duten mihiztadura zeiharrak.

Obra lanak kontu handiz gauzatu ditugu, baserriaren ondare arkitektonikoa osatzen duten elementu guzti horiek zainduz eta iraunaraziz, duten garrantziaren jakitun.

Baserriko altxaerak eta egurrezko egitura nagusia mantenduz, barnealdea hustu eta saneatu egin dugu. Ondoren, bezeroekin elkarlanean adosturiko barne banaketa berriak eraiki ditugu, baserrian bi etxebizitza garatuz, atartearen albo bakoitzean bat.

JANDUSTEGI
Abadiño, Bizkaia
DATA
2010
BURUTURIKO LANAK
Obra integrala.