Gainetik hegan pasako bagina eta ikastolaren oinari arretaz begiratuko bagenio, karratua izateko bi pieza falta zaizkiola ikusiko genuke.

Bi hutsune horiek dira bete ditugunak. Lehenengo hego ekialdekoa osatu genuen, jangelarako eta DBHko gelentzat hiru solairutako eraikin berria diseinatuz.

Argia eraikin barneraino sartzea ahalbidetzen duen bi solairutako erdigunea sortu dugu. Bere inguruan biltzen dira gela berri guztiak eta eraikin zaharra eta berriaren arteko elkargunea ere bada.

Seber Altube Ikastola gain batean dago kokaturik eta bertatik hedatzen den ikusmira zabala eta ikusgarria da. Ikusmira horri eta ikasgeletan argia sartzeari garrantzia emanez diseinatu ditugu altxaerak.

Bigarren eraikinak iparraldeko hutsunea bete du, ikastolako sarrerakoa.

Bertan sarrera estalia eta erabilera anitzeko gela eraiki ditugu.

Eraikin berri honek, ordea, ezin zuen oztopatu alboko bolumenetako ikasgeletara argia sartzea. Horregatik eman genion T forma forjatuari eta horregatik dute beirazko akabera teilatuko bi ertzek.

SEBER ALTUBE IKASTOLA
Gernika, Bizkaia
DATA
2006/2013
BURUTURIKO LANAK
Eraikin berriak