BASERRIAK

ZAHAR BERRITZEAK

Harrizko eta egurrezko orriak dituzten historia liburu baliotsuak dira baserriak

Ainhoa Negeruela Izagirre nauzu

Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan hasi nituen arkitekturako ikasketak 1993an.
Lehenengo mailak egin ondoren, atzerrirako bidea hartu nuen eta azkeneko maila Austriako TÜ-Graz unibertsitatean gauzatu nuen. Grazeko ikasturtea amaituta, ikasketa amaierako proiektua egiteko berriro jo nuen atzerrira, oraingoan Indiara eta Ahmedabad hiriko CEPT Arkitektura Eskolan garatu nuen proiektua. Ikasketak amaitu ondoko praktikak, berriz, Alemanian egin nituen, Berlinen, Purschke und Purschke Architekten bulegoan.
Eta etxera itzuli nintzen gero, 2002. urtean. Ordutik, arkitektura dut ofizio eta afizio.

Abian direnak

ASTERRIKAKUA BASERRIA

ITURBE ZARRA BASERRIA

JANDUSTEGI BASERRIA

LEZARRI BEHEKOA baserria

Seber Altube Ikastola

ZIERRE BASERRIA

XURDAINEA BASERRIA

Bidebitarte

nola

Harrizko eta egurrezko orriak dituzten historia liburu baliotsuak dira baserriak. Zaharberritu aurretik, begiratu arretaz eraikinari eta entzun zer dioen. Barrura sartu, hanka puntetan, eta gorderik duena aztertu, sekretuz beteta egoten baitira, beti. Nork berea.

Baserri bakoitza, noiz, nola eta zergatik eraiki zuten ondo ulertu behar da, eta dituen elementu bereizgarriak sailkatu. Kaltetuta dauden atalak konpondu behar dira, ahal dela jatorrizko elementu eta zatiak berrerabiliz, eta ezin denetan material nobleak erabilita. Ezkutuan duen ondarea argitara ekartzea da helburua, bai ondare arkitektonikoa eta baita oroitzapenen ondarea ere.

Kontu handiz zaharberritu behar dira baserriak, errespetuz, maitasunez eta esku artean dugunaren balioaren jakitun.

elkarlanean

Obrak egiteko erabakia hartzen denetik eraberritze lanak amaitu arteraino luzatzen da nire eginkizuna.

Baserri edo etxe bat erostea edo eraberritzea erabaki aurretik badaude aintzat hartu beharreko zenbait kontu:

– Errepideren bat edo ibai nahiz errekaren bat eraikinetik gertu pasatzen den

– Eraikina bere osotasunean edo haren elementuren bat babestuta ote dagoen

– Ondare historikoa ote den eta

– Udal arauek zer baldintza ezartzen dituzten, besteak beste.

Kasu horietan, obrak egiteko baimen bereziak eskatu behar izaten dira, administrazio eta sail ezberdinetan, eta ez dituzte beti ematen.

Behin zaharberritzea edo obra berria egitea erabakiz gero, elkarrekin egingo dugu bide guztia. Proiektua diseinatuko dugu ( programa, beharrak, aukerak, materialak…), hitz eginez, proposatuz, aurrekontuak zehaztuz eta elkar entzunez. Obra garaian ere komunikazioa eta elkarlana izango ditugu oinarri, eta obrako lantalde osoaren artean gorpuztu egingo dugu hasieran irudikaturikoa.

 

nirekin kontaktatu

telEfonoA

+34 626 637 041

Helbide elektronikoa

info@ainhoanegeruela.eus