LARDIZABAL JAUREGIA
Segurako zentro historikoan dago kokaturik, 1686an eraikitako jauregi barrokoa den Lardizabal Jauregia.
Patio baten inguruan eraiki zuten eta sotoa, hiru solairu eta teilatupea ditu.
Gaur egun udaletxe erabilera duen alderdia patioaren iparraldean kokaturikoa da eta bertan burutu ditugu lanak.
Berokuntza, aireztapena eta elektrizitateko instalazioak guztiz eraberritu ditugu, altxaerak barrutik isolatu, komun irisgarria eraiki, igogailua jarri eta barne banaketan aldaketa puntualak egin ditugu, bulego gehiago ateratzeko.
Eraikina egungo beharretara egokitzerako orduan, instalazioak ezkutatutik eraman nahi izan ditugu, jauregia denboran izoztuta mantentzeko. Eta ez da erronka erraza izan.
Zenbait hormetan zarpeoa kentzean bistako adreilua azaldu zaigu, horizontalean zein bertikalean kokatuta; baita egurrezko barne bilbadura eta estalitako harrizko leiho bat ere. Ezkutuan zegoena agerira ekarri dugu, eraikina bera hobeto ulertu eta balioesteko.
Orokorrean Lardizabal jauregia eguneratu eta bizigarriagoa bihurtu nahi izan dugu, XVII mendeko jauregiaren esentzia gordez.

KOKAPENA
Segura, Gipuzkoa
DATA
2025
BURUTURIKO LANAK
Egokitzapen berriak eta inguratzailea
KOLABORATZAILEA
Oihana Beltran Telleria
Segura, Gipuzkoa
DATA
2025
BURUTURIKO LANAK
Egokitzapen berriak eta inguratzailea
KOLABORATZAILEA
Oihana Beltran Telleria